Arrazakeriarekin lotuta eta zenbait migratzaileren aurka Javier Maroto alkateak azken hilabeteotan giroa gaiztotu ondoren, elkarbizitza aniztasunean bizitzeko ekimena jarri zuen martxan Gora Gasteiz ekimenak joan den azaroan. Hamaika ekimen burutu ostean larunbat honetan izango den Gora Gasteiz egunarekin borobilduko dute, egun horretan Gasteizko erdigunea hartzeko deia egin diete kultura eta kolore anitzeko hiria maite dutenei. Gora Gasteiz ekimenaz, larunbateko egunaz eta kultur eremutik egindako ekarpenaz gogoeta egin dugu tertulian Gotzon Barandiaran idazle eta kultur eragilearekin eta Unai Gartzia historialariarekin.