Irratien tartean, Oiartzun irratiko esatari Alazne Etxeberriak eta Urko Etxebestek Oarsoaldeko berriez egindako errepasoa izan dugu entzungai; eta horrekin batera, Bilbo Hiriako koordinatzaile Mieltxo Monfortek Barakaldoko Gazte Asanbladaz ekarritakoei ere egin diegu lekua. Ondoren, Euskal Herriko Bilgune Feministako kide Amaia Zufiarekin azken ‘Bilgune Kontari’-n landutako kontuen errepasoa egin dugu. Elkarrizketa Karmele Lopez de Ipiñari egin diogu, Elekin taldea lantzen ari den alzheimerra modu ez inbaditzailean detektatzeko metodologiaz. Euskal antzerkigintzari zabaltzen diogun tartean, EHAZE Euskal Herriko Antzerkizale Elkarteko Itziar Eliasek Pabellon 6 gunean eskainiko diren euskarazko antzezlan laburrak nabarmendu dizkigu. Amaitzeko, Mirentxin furgoneten 15. urtemugaz aritu gara eguneko adierazpenetan.