Lehenik eta behin Eduardo Galeano idazle, kazetari eta pentsalari uruguiarrari begira jarri gara, haren lanak egindako ekarpenaz hitz egin dugu Axier Lopez Argiako kazetariarekin eta Oihana Etxebarrieta kazetari eta Bilgune Feministako kidearekin. Ondoren, Panaman izandako Ameriketako bilkurari begiratu diogu baita AEBek hartutako neurriei ere, besteak beste, Kuba “zerrenda beltzetik” kendu izana.