TTIPa edo Europar Batasunaren eta Ameriketako Estatu Batuen arteko merkataritza hitzarmena transatlantikoaren aurkako eguna izango da larunbata Europan. Hainbat mobilizazio deituta daude gurean ere. Multinazionalak Estatuen gainetik jarri eta herritarren bizkar hartuko diren erabakiek zer nolako ondorioak ekar ditzaken aztertu dugu ELA sindikatuko nazioarteko idazkari Laura Gonzalezekin eta Askapenako Julen Zulaikarekin. TTIParekin nola amaitu daitekeen ere galdetu diegu.