Lehenik eta behin, Bilbo Hiria Irratiko koordinatzaile Mieltxo Monforten eskutik Bizkaia aldeko kontuen berri izan dugu. Ondoren, Itziar Arteaga eta Izar Mendigurenekin nerabeen arteko bikote harremanetako kontrolaz hausnartu dugu tertulian. Elkarrizketa, Galder Perezi egin diogu, asteazkenetik aurrera, Maisha MC-rekin batera Bilbon eskainiko duen irrati antzerki tailerraz. Kultur sormenen tartean, musika kontuetan murgildu gara, eta Halabedi irratiko esatari Jon Aranburuk eta Ibon Rodriguez musika kolaboratzaileak Lovers Rock estiloko kantak proposatu dizkigute. Amaitzeko, Txapa irratikoek Komite Internazionalistetako Igor Olabarrietarekin Kurdistanez izandako elkarrizketari egin diogu tartea.