Apirilaren 17tik 24era Giza Eskubideen XIII. zinemaldia ospatuko da Donostian. 23 herrialdetako 42 film proiektatuko dira baina herri antzerkia, musika, erakusketak eta zuzendari eta protagonistekin solasaldiak ere izango dira. Josemi Beltran zuzendariak eman dizkigu xehetasunak.