“Ongizatea konkretua, egunerokoa eta gure azaletan gorpuztutakoa. Badaukagu hori? Zerk eta nork sentiarazten digu egunerokoan ondo? Ondo egotea berdina al da zuretzat eta niretzat? Non amaitzen da zure ongizatea eta non hasten da nirea? Ordua da galdetzeko, ze puntura arte egungo sistema ekonomikoak bermatzen digun ongizatea: baina ongizate konkretua, egunerokoa eta gure azaletan gorpuztutakoa.  Bada egitura kolektiborik ongizateaz arduratzen dena? Zerk eta nork sentiarazten digu egunerokoan ondo? Eta hortxe dago kontua, egunerokoan ondo konkretuki sentiarazten diguten eremuak, intimoak direla. Harreman hurbilen gain dagoela, gure bizi kalitatea. Eguneroko tentsioak askatzen diren gunea etxea dela eta gure miseriak bertan lehuntzen direla. Eta beraz gune hauek politizatuko bagenitu, elkarbizitzak eztanda egingo luke.