Ibilaldia, Eskola Txikien Jaia, Araba Euskaraz, Euskal Eskola Publikoen jaia…ez dira festa hutsak, urtetik urtera egiten diren festa horiek badute helburu bateratu bat, izan eragile batean edo bestearena: hezkuntza propio baten aldarrikapena egiten da festa guztietan. Motiborik ez da falta Euskal Herrian hezkuntza festak egiteko, Euskal Herrian ez baitugu oraindik hezkuntza ere propiorik. Horregatik, heldu diren hezkuntza jaietan parte hartzeko gonbidea luzatzen digute Hezkuntza Plataformen Topagunetik.