Joxe Mari Auzmendi Herri hezitzailea, eskola herritarra izenpean II. jardunaldiak antolatu ditu Hik hasi elkarteak ostiral eta larunbaterako Donostiako Kursaal aretoan. “Haurren hiria” egitasmo entzutetsuaren sortzaile Francesco Tonucci pedagogoarekin orain bi urte izandako esperientziatik tiraka eta hainbat eragilerekin elkarlanean egiten ari diren bideari jarraiki antolatu dituzte jardunaldiak. Hik Hasi-ko koordinatzaile Joxe Mari Auzmendirekin hitz egin dugu.