Islandian balearen ehizan zebiltzan 32 euskal arrantzaleen heriotzaren IV. mendeurrenean Kongresua egiten ari dira Reykjaviken euskal arrantzale eta islandiar biztanleen arteko harremanak aztertzeko. Eta gaur Islandia eta Euskal Herriaren arteko  adiskidetze ekimen sinbolikoa egingo dute. Antolakuntzan eta parte hartzean dabiltzan Xabier Irujo Nevadako Unibertsitateko ikerlari eta eraildako euskal baleazale baten ondorengoa eta Mari Jose Etxepare euskal institutuko euskaren sustapen eta hedapenerako zuzendariarekin hitz egin dugu.