Liburuaren nazioarteko egunean Munduko Poesia Kaierak bildumako hiru antologia berriei begira jarri gara. Anne Sexton poeta iparramerikarra euskaratu du Harkaitz Canok, Sophia de Mello poeta portugaldarra Iñigo Roquek eta Gabriel Ferrater poeta kataluniarra Aritz Galarragak. Kaieren zuzendaritzaz arduratzen den Beñat Sarasolarekin hitz egin dugu eta horretaz gainera, poeta bakoitzaren poema baten irakurketa ere egin dugu.