1969an egin zen lehen Nafarroaren eguna Baigorrin. Ordungo helburu askok indarrean jarraitzen dute; lana topatzea herrian, euskaraz bizitzea, bertako izatea kontutan hartzea edota bi Nafarroak bat egitea. Eman dira urratsak ordea, bi Nafarroen uztarketan eta lortu da muga fisikoa gainditzea. Nafarroa osoa elkartzeko egun sinbolikoa izango da ingandekoa, eusekal herritar orori zuzendutako eguna ere izango da. Baigorriko Basaizea elkarteko idazkari Amaia Kastorene eta Baztandarren Biltzarreko Maider Sobrinorekin hitz egin dugu.