CATALUNYA EUSKAL HERRIA DISKOA Kultura gutxietsia duten bi herrialde batu dira “Catalunya Euskal Herria” CDan herrialde bakoitzeko musika bestean zabaltzeko helburuz. Zortzi taldek parte hartu dute, lau Euskal Herrikoak (Hesian, Itziarren Semeak, Korrontzi, Vendetta) eta lau Kataluniakoak (Buhos, Els Catarres, La Sra Tomasa, Txarango) eta bakoitzaren bi kantu ageri dira. GARA egunkariarekin zabalduko da asteburu honetan 5,95 euroren truke. Disko honetan lanean aritu den Baga-Bigako Ritxi Aizpururekin hitz egin dugu.