PERKUSIO TOPAKETA Perkusioak ze musika estilotarako balio du? Burrunba soilik ateratzeko ala askorako balio du perkusioak? Instrumentu honen aniztasunaz aritu gara, besteak beste, Iker Telleria eta Jorge Pachecorekin. Donostiako Francisco Escudero Musika kontserbatoriko irakasleak dira eta bihar Donostian antolatu den II. Perkusio Ikasleen Topaketako zuzendariak. Egun osoko egitaraua antolatu dute eta egunari amaiera emateko batukadan joango dira Artzai Onaren plazaraino.