Koldo Mitxelenak badauka bere lekua gure jendartean. Baina zergatik ez Txillardegik? Zergatik ez da agertzen gure kaleetan? Mitxelenarekin gertatu ez bezala, oso zaila izaten ari da Txillardegiren lana atontzea, edo bere oroimen kolektiboa ziurtatzea. Asimetria handiak daude, eta hori ezin da ukatu. Hala dio Fito Rodrigezek talaiatik honetan.