HUHEZI Mondragon unibertsitateak Euskal Kulturaren Transmisioaren aditu titulua eskuratzeko ikas saioak antolatzen ditu. Bertako komunikazio lanetan aritzen den Beñat Zamalloa Akizuk ikasketetan lantzen dituzten gaiak eta eztabaidak ekartzen dizkigu hamabostean behin. Gaur, Jakin aldizkariko zuzendari Lorea Agirreren gogoetak ekarri dizkigu, “euskahaldun” lelopean azken Korrikako mezua deseraiki dugu eta esaldi bakoitzaren atzean dauden autoreak eta ideiak azaldu dizkigu Beñatek.