“Badaude emaitza onekin graduatzen diren emakumeak, baina antzuak dira. Emakume emankorrek ezin dute ikasi” hori zioen Harvard Unibertsitateko irakasle batek. Mary Corinna Putman Jacobi, medikuntzan doktoratu egin zen, eta garai hartako bazterkeriari aurre egin zion. Besteak beste, datuekin frogatu zuen Hilekoak ez zuela zer ikusirik ez indarrarekin ez pentsatzeko ahalmenarekin. Zenbat emakume zientzilarik ezkutatu dizkigu historiak?