la fotoMaiatzaren 1arekin batera jaio da Donostian Eraldia. Ostiralean bertan Añorga Txikiko Firestone lantegi zaharra berreskuratu zuten hamarnaka lagunek eta asteburu osoa bertan igaro dute eztabaidatzen eta hausnartzen. Egungo sistema kapitalistari alternatibak bilatu asmoz elkartu ziren eta ibilbidea hasi besterik ez da egin. Horixe da goizean, Kalegorrian saioan, Andoni Egiak eta Maialen Gartziak nabarmendu dutena eta bi aste barru berriz ere elkartzeko deia egin dute “Eraldia hasi besterik ez delako egin”.