Maiatzeko udal eta foru hauteskundeei begira jarri gara tertulian Mikeldi Diez Sakanako langabetuen asanbladako lagunarekin eta Amaia Ereñaga Zazpika aldizkariko kazetariarekin. Nafarroan aldaketarako dauden aukerak edota Podemos alderdia aipatu ditugu. Abstentzioari begira ere jarri gara. Zeren erakusgarri da abstentzioa? Politikaz paso egiten delako jotzen da abstentziora edota frustrazio eta dezepzioaren isla da?