kamelot Maiatzeko aurrenekoan, nobedade sorta polita eskaini du Burdinola heavy metal saioak. Nazioarteko nobedadeen artean, KAMELOT amerikarren “Haven” diskoa izan da protagonista. Era berean, Cain’s Offering, Raven, Bonfire eta Injector taldeen berriena estreinatu dute. Herriko Burdina edo Euskal Herriko metal nobedadeen atalean, berriz, Can Of Worms, Altarage, My Sweet Torment eta Denial banden doinuak nabarmendu dituzte.