Nepaleko lurrikara gertatu zenetik astebete pasa denean hura bizitu zuten bi euskal herritarrekin hitz egin dugu. Dagoeneko etxean den Robert Larrandaburu mendi gidari zuberotarra eta Katmandun laguntzen geratzea erabaki duen Sandra Aiape nafarra. Laguntza jasotzerako garaian nepaldarrek eta mendebaldekoek dituzten ezberdintasunak nabarmendu dituzte biek, eta Nepalera laguntza bideratzeko moduak ere aipatu dizkigute. Besteak beste, igande honetan Senperen ospatuko den Herri Urratsen laguntza ekonomikoa bideratzeko aukera egon daitekeela aipatu digu Larrandaburuk.