“20 urte, urtero sortzen” lemapena ospatuko da aurtengo EHZ (Euskal Herria Zuzenean). Uztailaren 3tik 5era ospatuko da Lekorneko gazteluan eta antolatzaileek iragarritakoaren arabera aurtengoa “inoiz baino bereziagoa” izango da. Pasa den apirilaren 27an egin zuten aurtengo egitarauaren aurkezpena Baionan eta gaur, xehetasun guztiak ezagutu ditugu EHZko kide diren Ekhi Erramundegi eta Poline Guel gazteen eskutik.