Pasa den hilabetean atera zen espetxetik Oier Oa preso ohia, baina berak dioen moduan “ezin esan” askatasuna berreskuratu duenik. Orduz geroztik, Paris inguruko herri batean dago asignatuta Euskal Herritik 800 bat kilometrora. Hori gutxi balitz, baldintza gogorrak ezarri dizkio epaileak. Besteak beste, egunean hirutan joan behar du sinatzera komisaldegira eta 21.00etarako lo lekuan egon behar du. Egoera horretan, Oa-k argi dio “Jendearen elkartasunari esker bizi naiz. Hori da errealitatea”. Goizean elkarrizketatu dugu Kalegorrian saioan eta Euskal Herrian bizi den egoera politikoaren inguruan hausnarketa egin du.