Lehenik eta behin, gazte independentisten aurkako azken epaiari eta atxiloketei begira jarri gara tertulian  Goizeder Taberna Mediabaskeko kazetariarekin eta Gabirel Ezkurdia nazioarteko adituarekin. Euskal kulturgile hainbaten babesa jaso duen “Free Otegi, free them all” kanpaina ere aipatu dugu eta amaitzeko, Frantziara begira jarri gara, zerbitzu sekretuak indartuko dituen legea izan dugu hizpide.