Hainbat gurasok LOMCE legeari ezetz argi esan diote aste honetan, ezarritako azterketak egiteari uko eginez. Ikastolen elkarteak 3. mailako froga praktikan ez jartzeko eskatu dio Jaurlaritzari eta bertako hezkuntza sailburu Cristina Uriartek berriz, defendatu egin du 8 urteko haurrei egin beharreko proga. LOMCE legeari gurean ematen ari den erantzuna hizketa gai izan dugu Ariane Kamio Gara egunkariko kazetariarekin eta Ana Eizagirre EHUko irakaslearekin.