SEIURTE taldea “Ezpalak” seigarren estudioko lana kaleratu berri du Seiurte taldeak. Joxe Mari Olasagasti aizkolaria egurra moztu berritan ezpalez inguratuta eskaintzen ari zen telebistako elkarrizketa batek inspiratu zuen Iokin Elortza taldeko gitarra eta ahotsa. Enborra da Seiurte taldea eta askatzen ari den ezpalak dira taldearen diskoak eta kantuak. Hogei urteko ibilbidearekin enborra trinko, indartsu dagoela eta egiten dutenarekin gozatzen ari direla adierazi digu Iokin Elortza Seiurte taldeko gitarra eta ahotsak.