Gaurko saioan Rakel Mateoren istorioa ezagutzeko aukera izan dugu. Rakel Mateok anorexia pairatu zuen 10 urtez eta gaixotasuna gainditu zuenean lanean ari zela 100 kiloko karga erori eta ezker hanka ezgaitua geratu zitzaion. Ondoren, bizikletan hasi zen, gero duatloi eta triathloian murgildu zen, eta, orain, Rio de Janeiroko Olinpiar Jokoak ditu begiz jota. Bestalde, Luis Maria Elustondok (Euskadiko Futbol Federazioko Presidentea) Euskal Selekzioak hilaren 23an Estoniaren aurka jokatuko duen partidaz hitz egin digu. Unai Gazpiok berriz, Realeko entrenatzaile izateari utziko zuela iragarri zuen aurreko astean eta 3 urte hauetan bizitutakoa eta aurtengo denboraldia baloratu ditu. Halaber, Oihana Kortazarrekin Zegama-Aizkorri mendi maratoiaren aurrerapena egin dugu.Horretaz gain, Eneritz Arbelaitzek (Emarri) giza probaren mundua gerturatu digu. Bestalde, asteburuak emandakoa errepasatzeko ondorengo kirolariak izan ditugu bidelagun: Iraia Iturregi (Athletic), Angel Vilariño (Rally-ak), Elena Loyo (Atletismoa), Maite Zugarrondo (Bera Bera), Nerea Elicegui (Zuazo) eta Leire Fernandez (Mendi lasterketak).