Atzo ospatu zen Herri Urrats, Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko festa, azken urteetako arrakastatsuena. Antolatzaileek balorazio baikorra egin dute eta aurrera begira jarri dira. Ziburuko ikastolarentzat nahikoa finantziazio lortuko dela ziur agertu da gurean Seaskako lehendakari Paxkal Indo baina herri ekimenetik harago urrats bat gehiago eman beharra nabarmendu du: administrazioaren babesa eta gestio mixtoa.