Irratien tartean, Arraio Irratiko lagunei esker hilabete amaieran epaituko duten Garazi Mugertza gazte auzipetuaren berri izan dugu. Ondoren, Euskal Herriko Bilgune Feministako kide Amaia Zufiarekin azken ‘Bilgune Kontari’-n landutako kontuen errepasoa egin dugu. Eguneko adierazpenen tartean, atzoko Herri Urratsez Paxkal Indok Info7 irratian esandakoak bildu ditugu. Elkarrizketa Esukal Memoria fundazioko kide Arantxa Erasuni egin diogu, joan den astean abian jarri zuten sareko dokumentazio guneaz. Euskal antzerkigintzari zabaltzen diogun tartean, EHAZE Euskal Herriko Antzerkizale Elkarteko Itziar Eliasek Leioako Umore Azokaz hitz egin digu. Eta antzerkiarekin segita, Bilbo Hiria irratiko koordinatzaile Mieltxo Monfortek Koldo Zelestinorekin haur antzerki topaketez hitz egindakoak entzun ditugu.