Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusiarekin izan gara instituzio publikoek euskararen normalizazioa lortzeko har ditzaketen neurriez mintzatzeko. Hizkuntza politikaren baitan, euskaldunen eskubideak bermatzeko, arauak onartu behar direla aldarrikatu du. Ordea, Bilbaoren esanetan,”zoritxarrez euskara ez dago benetan agenda politikoetan”, eta ez da, halaber, hauteskunde kanpainako gai estrategikoetako bat.