Gaurko irratien tartean, Halabedi irratiko Jon Aranbururekin eta Esan Erran irratiko Lur Gilekin hitz egin dugu Gasteiz, Ultzama eta Basaburuako kontuez. Ondoren, irratian euskarak behar duen presentziaz eta ematen zaion trataeraz hausnartu dugu tertulian, Lander Arbelaitz eta Aitor Kaltzakortarekin. Elkarrizketa Igor Erauzkin sexologoari egin dio Bilbo Hiria irratiko koordinatzaile Mieltxo Monfortek. Koop57ko Liher Gonzalezek ‘Heldu den matxinada’ liburutik antolatzearen eta matxinatzearen inguruko ideiak nabarmendu dizkigu. Amaitzeko, maiatzaren 24ko udal eta foru bozen harira Ane Arrutiren erreportaje bati egin diogu lekua, hizkuntza politikez Donostiako alkategaiek egin duten mahai inguruaz.