Lehenik eta behin, Gure Irratiko esatari Ihintza Arrietak politika, matxismo eta legedi kontuak ekarri dizkigu irratien tartera. Ondoren, Estitxu Eizagirrek Argiaren aste honetako alea aurreratu digu. Elkarrizketaren tartean, Halabedi irratiarekin bat egin dugu, eta iganderako atxilotze agindupean dauden gazte auzipetuen alde antolatutako martxa laranjaz aritu gara Gasteizko harresiko Igorrekin. Komunikazioari zabaltzen diogun tartera Xabier Landabidea batu zaigu, eta IkerGazte kongresuaz hitz egin digu. Amaitzeko, Bilboko Kafe Antzokiko egitarauaren berri ekarri digu Bilbo Hiria irratiko Mieltxo Monfortek.