Lehenik eta behin, Xorroxin Irratiko esatari Amaia Eneterreagarekin hitz egin dugu, Baztan, Malerreka, Bertizarana, Bortziriak, Zugarramurdi eta Urdazubi aldeko berriez; eta, ondoren, Oiartzun irratiko Alazne Etxeberriak Oarso-Bidasoako Hitzako Urko Etxebesterekin izandako solasaldiari egin diogu lekua. Tertulian,Aitor Abaroa eta Ander Perez izan ditugu, Gasteizen atzo izandako herri harresiaz hausnartzen. Elkarrizketa, Bilbo Hiriako koordinatzaile Mieltxo Monfortek Iñaki Barcenari egin dio, frackingaren gaiak hauteskundeetan izan behar lukeen garrantziaz. Gizarte eta ekonomia kontuei buruzko tartean, Gaindegiako koordinatzaile Imanol Esnaolarekin Euskal Herriko inportazioaz. Amaitzeko, Info7 irratiko Maite Bidartek Fernando Mendiolarekin Nafarroako gobernu berriari memoria historikoaren arloan eskatu beharrekoez hitz egindakoa izan dugu entzungai.