Ikastolen Elkarteak familientzat antolatu duen aisialdi eskaintza berria ezagutu dugu gaur Aritz Grijalba Ikastolen Elkarteko aisialdi taldeko kidearen eskutik. Ekainaren 5etik 7ra asteburu pasa antolatu dute Otxandion familien arteko eta familia barruko harremanetan sakontzeko. Ez dute kasualitatez hautatu ordea Otxandio herria, komunitate bizia, euskalduna eta parte hartzearen ikuspegitik egitasmo interesgarria duena delako. Otxandioko garapen teknikari Kimetz Etxeberria Munitzarekin ere hitz egin dugu eta Herri Ola egitasmoa aurkeztu digu.