Gipuzkoan 18:00tan emandako estatistiken arabera %2,6 igo da parte-hartzea. 2011ean ordu honetan %49koa zen, gaur ordea %51tik gorakoa. Donostian %7 igo da, nahiz eta Mutriku eta Orio bezalako herrietan jende gutxiago joan da bozkatzera orain arte. Jokoan gehienbat Gipuzkoako aldundia eta Donostiako udaletxea dago.