Lehen datuek parte hartzeak Bizkaian ere gora egin duela diote, baina beste lurraldeekin alderatuta ez hainbeste. Ez dira sorpresa handiak espero Bizkaiako lurraldean, lehaia ez baita oso hadia. Argitzeko dagoena, EAJk nagusitasunari uetsiko dion edo ez da, gotorlekua izate jarraituko duen ala ez. Azkuna gabeko lehen hauteskundeak dira Bilbon eta berak lortzen zuen efektuak jarraituko duen ikusi beharko da. Beraz, aldaketa nagusia, EAJk gehiengo osoari eutsiko dion edo ez ikusi beharko da, hori da galdera nagusia Bizkaian.