Martin Garitano, azken lau urteetan Ahaldun Nagusiarekin egon gara, eta gaurkoan oso oso lasai aurkitzen dela  adierazi digu. Lau urte hauetan egindako lanagatik, oso pozik agertu da, bere lantaldeak lanak bikain egin dituela azpimarratu digu. Gaurko parte hartzearen igoeragatik, gipuzkoarrak zoriondu ditu. Gipuzkoan eta Donostian EH Bilduk irabaziko duela argi du, baina beste gauza bat besteek beraien artean egingo dituzten paktuak izango direla salatu digu. Bidegi kasua salatu egin beharrean aurkitu direla gaineratu digu. Bukatzeko, kazetaritzara bueltatzeko gogo handiak dituela esan digu.