Musika kontuetan ere izan da hautaketarik asteburu honetan. Gure herria ordezkatua ez dagoen arren badira Eurovision jaialdia bertatik bertara jarraitzen duten euskal herritarrak. Horietako bat da Aitor Belastegi legazpiarra, hirugarren urtea du segidan jaialdia bertatik bizitzen duena. Vienatik bueltan hitz egin dugu berarekin.