Bidaia horren karietara zer artikulu eta aipamen uharrak jasan ditugun. Orain arte Cuba noiz behinka aipatzen zuten bainan aldi huntan. Gehien entzun edo irakurri ditugun hitzak ahatik betikoak : diktatura, giza eskubideak, preso politikoak eta historikoa. Giza eskubideak… hori hori !! Zertaz mintzo dira ? Preso politikoak?… Galda dezatela Xistorreri, Iboni, Ion Parot eta beste euskal presoeri…Alde historiko bakarra izan da, nolazpait erraiteko, azkenean François Hollandek egiazko estadu buruzagi bat ezagutu duela, Fidel Castro,. Bakarretarik bat munduko Historia handian itzal zabala utziko duena…