Lehenik eta behin, Gure Irratiko esatari Ihintza Arrietak bakegintza, lurralde erreforma eta gizarte zerbitzuei buruzko kontuak ekarri dizkigu irratien tartera. Ondoren, Estitxu Eizagirrek Argiaren aste honetako Argiaren eta Larrun hilabetekariaren aleak aurreratu dizkigu. Elkarrizketaren tartean, Halabedi irratiko esatari Iker Leturiondok Gasteizko ‘Gure hezkuntza’ plataformako Aitor Idigorasekin hitz egin du LOMCEren barnean LHko 3. mailako ikasleei egin nahi dieten kanpo ebaluazio azterketaz. Komunikazioari zabaltzen diogun tartera Urtzi Urkizu batu zaigu, eta prentsa askatasunaz, publizitate jaialdiez eta hedabideetako nobedadeez hitz egin digu. Amaitzeko, asteburuan Zarautzen izango den Literaturiaren ingurukoak ekarri dizkigute Arraio irratiko lagunek, Ana Galarragari egindako elkarrizketari esker.