Donostiako Piratak “jantzi bilketa pirata” egiten ari dira egunotan autofinantzaketarako ez ezik berrerabilpena eta elkartasuna sustatzeko. Bihar amaituko da arropak jasotzeko epea. Ondoren, jantzi bilketaren salmenta ekainaren 6an Antiguan antolatu duten “Alternatiben herrixkan” egingo dute. Carmen Altunak eman dizkigu azalpenak.