Euskal Herrian bizi diren hainbat katalanek aldarricatuz ekimena sortu dute. Herrialde Katalanen errealitate nazional, politiko eta soziala zabaldu nahi dute Euskal Herrian, baita bi herrien arteko elkartasuna eta internazionalismoa bultzatu ere. Bi hitzaldi aurkezpen antolatu dituzte aste honetarako, Gasteizen asteazkenean eta Bilbon ostegunean, eta lurraldetasunari helduko diote “Katalunia ala Herrialde Katalanak?” galderari erantzunez. Aldarricatuz ekimeneko Pili Alvarez Molesekin eta Jordi Estivill Castanyrekin hitz egin dugu.