PyramazePower Metal kutsua izango du gaurko Burdinola heavy metal irratsaioak. Nazioarteko nobedadeen artean, Danimarkako PYRAMAZE bandaren “Disciples Of The Sun” diskoa izango da protagonista. Aldi berean, Helloween, Emerald Sun, Crystal Ball eta Ammunition taldeen berriena estreinatuko dute. Herriko Burdina atalean, berriz, ETORKIZUN BELTZA bizkaitarren “Esnatu Gara?” lehen diskoa nabarmenduko dute, Kartzarot eta Flyin Freak taldeen doinuekin batera. Heavy Metal bilduma, 23:00etatik aurrera.