Lehenik eta behin, Ataria irratiko esatari Iñigo Terradillos batu zaigu irratien tartera, eta Tolosa aldeko kontuak ekarri dizkigu. Ondoren, Euskal Herriko Bilgune Feministako kide Oihana Etxebarrietarekin azken ‘Bilgune Kontari’-n landutako kontuen errepasoa egin dugu. Elkarrizketa Berako Kaxerna irrati libreko Jon Mikel Matxiarenari egin diogu, joan den ostegunean ekin baitzioten emisioari. Euskal antzerkigintzari buruzko tartean, EHAZEko Itziar Eliasekin egon gara, ‘Idazlea zeu zara, irakurtzen duzulako’ antzezlanaz eta ‘Antzez-motz’ lehiaketaz. Amaitzeko, Bilbo Hiria irratiko koordinatzaile Mieltxo Monfortek Joseba Lazkano ACT antzerki laburren jaialdiaren antolatzailearekin izandako solasaldiari lekua egin diogu.