Gaurko egunez duela 36 urte Gladys del Estal tiroz hil zuen Guardia Zibilak zentral nuklearren aurkako manifestazio batean Tuteran. Agente bat epaitu bazuten ere ez zen inoiz kartzelara joan eta inork ez du heriotza haren ardurarik hartu. Protesta eta ekimen ugari sortu zen urte haietan Euskal Herrian del Estalen heriotza salatzeko. Urte haietara eta gertakizun hartara gerturatu gara Fito Rodriguezen eskutik.