Gero eta gehiago dira gurean ekonomia sozial eta eraldatzailea oinarri duten elkarte eta egitasmoak. Bidasoako bailaran hainbat sortu dira azken urteetan eta horiei espazio bat eskaintzeko prest agertu da Irungo Lakaxita gaztetxea. Horrela, LKXT Koop forma hartzen ari da eta bertako espazioa lanerako gune bihurtu du esaterako Hiritit At! elkarteak. Azken hau, lurralde antolaketa eta jendartearen arteko harremana eralda daitekela frogatzeko asmo sendoz sortu zen orain bi urte eta sei lagunek osatzen dute gaur egun. Olatukoop ekimeneko partaide ere bada Hiritik At! beste hainbat enpresa, elkarte erakunde eta kooperatibekin batera. Lakaxitako Beñat Muguruzarekin eta Hiritik At!-eko Ibai Esteibarlandarekin hitz egin dugu.