Egun batez bada ere bestelako gizarte eredu bat irudikatuko dute larunbatean Donostiako Antiguan antolatu duten Alternatiben Herrixkan. Ostiral iluntzean hasi eta larunbat iluntzera arte trantsizio sozial, energetiko eta ekologikorantz abiarazteko garaia dela aldarrikatuko dute festa giroan Donostiako Piratekin batera 50 eragile baino gehiagok. Klima aldaketari aurre egin eta bestelako mundu bat posible dela aldarrikatzeko, hain zuzen, Bizi! mugimenduak antolatutako 5.000 kilometrotako bizikleta martxa ere hara iritsiko da larunbatean. Donostiako Piratetako Sheila Padronesekin eta Bizi! mugimenduko Joan Indabururekin hitz egin dugu.