Gaur 40 urte betetzen dira Gabriel Aresti poeta bilbotarra hil zela. 50 urte ere bete berri dira haren Harri eta Herri poema liburua argitaratu zela, “Nire aitaren etxea”, “Apur dezagun katea” edota “Beti esanen dut egia” poemak ageri direna. Arestiren izanari eta ondareari begira jarri gara bi lagunekin: Karmelo Landa literatura irakasle eta Aresti gertutik ezagutu zuena eta Oier Guillan idazlea eta “Gabrielen lekuak” emankizuneko sortzaile eta partaidea.