Isuo Sasiia Ostiraletan hainbat musikari, kantari eta sortzaile gonbidatzen ditugu gurera euren lanaren berri eman eta zuzenean kanta diezaguten. Gaur, Isuo Sasiia gonbidatu dugu. Iosu Isaias bezala ezagutu genuen guk baina izen artiskoarekin etorri zaigu gaurkoan bere bigarren diskoa besapean hartuta. “Idiaren zaintzari buruzko 10 estanpak” diskoaren azalpena emateaz gainera bertako bi kantu ere jo dizkigu zuzenean.