Ostegunean, Parisen, Euskal Herriko bakearen aldeko konferentzia humanitarioa izango da, Ligue des Droits de l’Homme, Harremanetarako Nazioarteko Taldea, Conciliation Resouces, Berghof Foundation eta Bake Bidean elkarteak antolatuta. Aiete Konferentzia izan zenetik ia lau urte igaro diren honetan, bakearen aldeko mugarri berri bat jarriko dute Pariseko hitzorduarekin. Horren inguruan hitz egin dugu gaur Maitena Thicoipe-rekin, Bake Bidean elkarteko ordezkariarekin. Thicoipek aurreratu digunez Frantses Estatuari zuzendutako agiria kaleratuko da ostegunean Pariseko Bake Konferentzian.